XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19. Gutuna ROBINSON CRUSOE

XVII eta XVIII. mendeko haurrentzako literatura gehiena guziz umekeriazkoa, moralista eta aspergarria zen.

Haurrak, liburu haiek eskuetan, amets egin beharrean, loak hartzen zituen.

Eta zer egin zuten haurrek? Haurrek jende helduarentzako liburuak hartzen zituzten gurasoen liburutegitik, hauxe izan zen literatura infantil txarraren aurkako haurren bengantza, haurrentzat izkiriatu ez ziren liburuak haur literaturako obra nagusi bihurtu arte.

Zergatik esaten dizudan guzi hau? Liburu zahar bat ikusi dudalako, eta haur baten eskuetan: .

Garai hartako tituloak horrelakoak ziren, luzeak, liburu hori normalean izen laburragoz ezagutzen da: Robinson Crusoe.

Agian ezagutzen duzu izen hori eta, agian, liburu hori Daniel Defoek izkiriatu zuela ere badakizu.